• Zer da kolektiboa? / Qui sommes-nous,

                                                                                                                                                                         

                                                                                                                                                              FR

    Lurra eta etxebizitzaren aldeko

    kolektiboren aurkezpena

                                                                                                                      

    • Kolektiboa zergatik eta noiz sortu da?

    “Lurra eta etxebizitza” kolektiboa, ipar Euskal Herrian, nahi ala ez, azkarki indartzen ari den espekulazioaren kontra aritzeko sortu dugun talde bat da.

    2008-an, jende multzo bat bildu ginen, lurraldearen egoera larriaz kezkatuak ginelakoan. Alabaina, bigarren egoitza eta etxe huts kopuru ikaragarriak, lurraren prezio igaite neurtezinak, eta tokikoentzat, bertan bizitzeko ahalbidea eskas edo karioegia zitzaigula arranguraturik, zerbait egin behar zelakoan bultzatu ginen.

    Horrezgain, ordu arte erabilitako borroka tresnak agortzen ari zirela ohartuz (Miarritzeko higiezinen saloinari boikota, Ducasse afera, eta beste... ), borroka tresna berri bati pentsatzeko asmoarekin sortu ginuen kolektiboa.

    Berez, lurra eta etxebizitzaren salerosketa eragabekeri hori, 70 hamarkadako talde abertzaleek, orduko, egiaztatu eta salatua zuten, beste bide bat segitu behar zela azkarki aholkaturik eta galdeginik. Baina, gaurko egunean, zonbait neurri hartuak izan badira ere, arlo horretan oraindik ainitz egiteko badela iruditzen zaigu, eta gure mugimendua, azken 40 urteetan eraman den borrokaren jarraipenean kokatu nahi ginuke.

    • Nor gira?

    Arlo ezberdinetan, ikasketak edota lan egiten duen jende talde bat gira, gure denbora librean gai honen inguruan biltzen, autoformatzen eta autokudeatzen girenak, eta desobedientzia zibila sustatzen dugu.

    Kolektiboan, gehienak gazteak gira, lurra eta etxebizitza duin bat eskuratzeko gehien zailtasunetan direnak, hein batean, gazteak baitira (lan bila edo berriki lanean hasirik, diru gutti baztertu ahal izanik, mailegu baten ukaiteko zailtasunetan...), nahiz eta, arazo horrek eta bere ondorioek, orokorkiago herritar guziak hunkitzen dituen.

    • Lurra eta etxebizitza problematika nola ikusten dugu?

    Azken 40 urteetan eraman den politika ekonomikoak ekarri dituen ondorioak arlo ezberdinetan, dira problematikaren sustrai.

    Halanola, 70 hamarkadan, gobernuaren hautu ekonomikoa, turismoa izan zen ipar Euskal Herriarentzat, eta bertako beste ekonomiek (laborantxa, arrantza, industria...) ez zuten beharrezko diru laguntza ukan, behar bezala garatzeko eta mantentzeko. Horrek direktuki eragina izan du lanaren arloan, lan sektoreen banaketa desorekatuz : laborantxak du toki gehien galtzen, industria apalki garatzen da, aldiz, zerbitzuen sektoreak, ekonomiaren erdia adierazten du (ikus gure Txostenaren 2.partea).

     Altxatu nahi dugun gogoeta, ez da, ea turismoa behar den ala ez, baizik eta, turismoari zer leku emana izan, eta emaiten zaion aktibitate ekonomikoan, eta hautu horren ondorioak zoin diren argi ukaitea.

    Herri edo lurralde baten garapen bidea antolatzerakoan, beste sektoreei begira zer eragin, eta orokorkiago, ze ekarpen eta ze kalte egiten dituen sakonki aztertzea eta aurreikustea beharrezkoa iruditzen zaigu, sail anitzetan impaktatzen baitu: lana/langabezia, arazo ekologikoak, lurraren erabilpena, bizi maila, lurraldearen erakargarritasuna, etxebizitzaren prezioak, biztanleriaren bilakaera...

    Gaur egungo egoerari behako bat emaiten badiogu, ohartzen gira geroz eta biztanle gehiago dagoela kostaldean eta erdialdean, barnekaldeko lurrak hustu direlarik. Barnekaldean, kostaldean bezala biztanleriaren parte haundi bat zahartzen doa, baina bizi maila desberdina dute.

    - Kostaldeak prezio emendaketa ikaragarria jasan du, espekulazioaren ondorioz eta aberatsenak nork gehiagoka ari baitira erosten eta eraikitzen, eta horrek, gune hori tokikoentzat ezin eskuragarria bilakarazi du. Horrezgain, kostaldeko hiri handi famatu batzuk, bigarren egoitza kopuru beldurgarriak dituzte, urte osoan hutsik egoiten direnak 2 hilabetez alokatu ahal izaiteko uda garaian.

    - Erdialdea, gehienbat gazte eta langilez osatua da, prezioen aldetik eskuragarriagoa baita eta kostaldean den lanetik hurbil baita. Baina prezio igaiteek eremu hori ere hunki dute, eta geroz eta zailago bilakatzen da, eremu hortan ere erostea edo alokatzea, prezio onargarri batean.

    - Hori guziarekin batera, barnekaldean etxe huts kopurua emendatzen da, jadanik eraikiak diren etxe zahar asko, hutsik eta batere obrarik egin gabe, bazterrera utziak baitira.

    Gure helburua, da, lurra eta etxebizitzaren egoera larri horren salatzea, eta gai horren zabaltasunaz kontzientzia harraraztea, desobedientza zibila sustatuz. Horregatik, eragile talde zabal baten alde jotzen dugu, gai hortan berezitua izanen dena.

    • Eragile tade zabal bat zer da guretzat eta zertako?

      Ez da errexa irudikatzea eta esplikatzea, iñoiz egin ez den ariketa bat, lurra eta etxebizitza gaiaren inguruan. Baina erraiten ahal duguna da, Ipar Euskal Herrian lan eta bizi nahi dugunen artean egin beharko den ariketa dela.

    Gure eskualdean dauden eragile desberdinak elkartu behar dira, problematikaren arazoak kontutan hartu eta aterabide desberdinak proposatzeko. Lurraren problematika eta kudeaketa, behar diren gaitasunak, eta erabakitzeko eta hautuen egiteko poderea duen eragile batek beregain hartu behar duela ezinbestekoa iduritzen zaigu, ez dezaten pribatuek eta sosdunek merkatua agindu beren artean, beren ahalen maila, herritar arruntari konparatuz, sekulan baino neurrigabekoa baita. Herriko etxeen botereak mugatuegia dirudi, beren herrixkan egiten diren salerosketei behako kritikoa eskaintzen ahal badute ere, zorigaitzez, gehienetan transakzio horien onartzea besterik ez, baitute egiten ahal.

    Beraz, deia luzatzen ari gira eragile horien gana: herriko etxeetako hautetsiak, sindikatuak, tokiko elkarte edo elkarlan multzo ezberdinak etab... ipar Euskal Herrian lan eta bizi nahi duen jendearen baloreak defendatzen dituenak. Gure iduriko, bertako aktore hoiek dute sortu behar talde zabal bat, espekulazioarengatik gure herriak bizi duen minbiziari aurre egiteko.

    Guk ez dugu pretentzioa eragile taldearen izaitea, bainan elkargune zabal espezifiko bat sortu dadin ahal bezain bat indar emango dugu.

    • Ze borroka tresna erabiltzen ditugu egoerari aurre egiteko ?

    Guk erabiltzen ditugun borroka eta gogoeta tresnak hauek dira:

    • autoformakuntza eta informazio zabaltzea Iduritzen zaigu egoeraz kezkatua senditzen denak, bere baitarik arazoaren jatorriak xekatzen eta ezagutzen jakin behar dituela, bere argumentuak indartzeko gai izan behar duela, ahal bezain bat informatuz halaere (txostenak, egunkariak irakurriz, lege eta botere banaketak ezagutuz, bilkura publikoetara joanez...) eta aldi berean, soluzio ezberdinen estudiatzea gai izan dadin. Ondotik, gure helburua ahal bezain bat jende korrentean ezartzea da, atsemaiten dugun informazio tamalgarriaz.

    • desobedientzia zibila. Egoera baten ostopatzeko biziki egokia da, eta infomazioa kalera zabaltzeko ere erabiltzen dugu. Horrez gain, guk egiten ditugun ekimenak legitimoak sentitzen ditugulako eta osoki asumitzen ditugulako, egokia zaigun tresna da, gaur egun dugun presio molde garrantzitsu bat delako.

    • autogestioa Gogoeta sustatzeko, iritzi trukaketa idekiak izaiteko, informazioa lortzeko, zabaltzeko, beharrezkoa dugun sosaren biltzeko, ekimenen antolatzeko, eta autoformatzeko nehoren influentzia pean izan gabe, ezinbestekoa iruditzen zaigu. Autogestioa, guretzat tresna biziki garrantzitxua da, eta hortan gaztetxe frangorekin dugun konplizitatea eskertu nahi ginuke.

                                                                                                                                                    

     

    Présentation générale du collectif « Lurra eta etxebizitza »

     

     

     

    § Quand et pour quelles raisons avons-nous créée le collectif ?

     

     

     

                Le collectif « Lurra eta etxebizitza » a progressivement vu le jour en 2008, suite à diverses discussions informelles au sein d’un petit groupe de jeunes, qui avons commencé à nous concerter et nous intéresser de plus près au thème de la gestion des terres et des logements, au Pays Basque nord.

     

     

     

                Ayant tous en commun, le fait d’être interpellés par la situation quelque peu critique du logement, et la volonté d’agir sur ce problème, nous avions ainsi pris la décision de monter un groupe qui lutterait contre la spéculation foncière et immobilière qui ne cesse de sévir sur notre territoire.

     

     

     

                En effet, l’inquiétant constat qui nous avait rassemblé et alerté, était :

     

    le nombre aberrant de résidences secondaires sur la zone littorale, alors que tant de personnes peinent à se loger ; le nombre croissant de maisons vides, inoccupées alors que les dernières « jolies » prairies constructibles sont disputées pour y faire pousser des lotissements à moindre coût; l’envolée des prix des terrains prisés de la zone intermédiaire, qui par la force des choses, a fait que les terrains délaissés et moins attractifs de la zone intérieure sont bradés; et la quasi impossibilité pour les locaux, de résider sur leur propre territoire, car devenue trop chère au vu de leurs modestes moyens.

     

     

     

                En soi, le déséquilibre et les méfaits qu’était en train de créer l’attractivité voulue et accrue de la zone littorale, avait été constaté et dénoncé par des groupes abertzale, dès les années 70, et une attitude plus responsable avait été réclamée quand à la gestion de la terre et de l’image renvoyée du Pays Basque nord.

     

     

     

                Aujourd’hui, même si on peut constater certains efforts en faveur du logement, la situation ne cesse pas pour autant de s’aggraver. Et, face aux limites des précédents outils de lutte (boycott du Salon de l’Immobilier de Biarritz, l’affaire Ducasse etc.), nous avons senti la nécessité de réfléchir à une nouvelle façon de donner suite à cette cause légitime, avec de nouveaux outils. Ainsi, nous voudrions nous situer dans la continuité du combat qui a été mené depuis ces 40 dernières années.

     

     

     

     

     

    § Qui sommes-nous ?

     

     

     

                Nous sommes un groupe composé d’étudiants et de travailleurs en tout genre, qui nous rassemblons autour du thème de la gestion de la terre et du logement, lorsque nos temps libres nous le permettent. Nous tenons à nous auto former et nous autogérer pour n’être sous l’influence d’aucun parti, nous tenons à cultiver la réflexion au sein du groupe, à la partager et la confronter à différents acteurs locaux, et nous encourageons à la désobéissance civile.

     

     

     

                Nous sommes majoritairement plutôt jeunes car la difficulté de se loger touche particulièrement les jeunes (sans emploi ou premier emploi, n’ayant pas encore pu épargner, difficultés pour obtenir un prêt etc.) même si nous constatons que cela concerne, et est généralisable, à toute la population.

     

     

     

    § Quel est notre point de vue à propos de la problématique de la terre et du logement ?

     

     

     

              Nous pensons que les conséquences de la politique économique menée jusque là, sont directement la source du problème actuel.

     

     

     

              En effet, dans les années 70, le gouvernement avait fait le choix de miser presque exclusivement sur le tourisme pour notre territoire, en surinvestissant ce domaine là, ce qui s’est directement répercuté sur les autres secteurs d’activités (agriculture, industrie, construction, pêche), qui n’ont pas eu les subventions nécessaires pour garantir leur maintien et leur bon développement au sein de l’économie locale.

     

     

     

              En faisant ce choix là, l’économie du Pays Basque nord venait de subir un tournant décisif et non sans conséquences, en déséquilibrant complètement la répartition du travail au sein des différents secteurs d’activités:

     

    C’est l’agriculture qui en a le plus souffert en perdant 40% de ses emplois, la part occupée par l’industrie, elle, se maintient, et le secteur des services représente désormais plus de la moitié des emplois (cf le chapitre 2. de notre Dossier).

     

     

     

              Le débat que nous soulevons ici n’est pas de savoir si nous avons besoin ou non du tourisme pour notre territoire, mais bien de savoir si la part attribuée à ce secteur d’activité au sein de l’économie a été, et sera raisonnée, et recontextualisée pour ne pas que cela se fasse au détriment des autres secteurs d’activités.

     

     

     

              Nous restons persuadés que lorsqu’un projet de développement économique d’un territoire se planifie et se décide, il est incontournable d’analyser et d’anticiper quelles contributions et préjudices cela aura sur différents domaines, car les implications d’un tel projet sont multiples : le travail, le chômage, le niveau de vie, l’évolution de la population, la gestion des terres, les conséquences écologiques, l’attractivité du territoire, les prix de l’immobilier…

     

     

     

              Si nous jetons un œil sur la situation actuelle, nous pouvons constater que nous avons affaire à une forte croissance démographique sur la zone littorale et intermédiaire, tandis que les terres de la zone intérieure se sont progressivement vidées. Nous pouvons aussi remarquer que sur le littoral et l’intérieur il y a une grande part de personnes âgées, qui ont toutefois un niveau de vie différent.

     

     

     

              - Du fait de l’attractivité exacerbée et de la spéculation immobilière qui en a découlée, la zone littorale a subi une importante hausse des prix du logement la rendantinaccessible (comparable à certains quartier de Paris, Cannes…). C’est une zone, qui désormais, est disputée par surenchère, par les personnes les plus fortunées, et qui connaît des taux de résidences secondaires effrayants (plus de 40% du parc immobilier à Saint Jean de Luz ou Biarritz). Ce qui justifie le qualificatif d’effrayant est que ces résidences sont volontairement vides hors saison, afin les garder disponibles pour la période estivale, ce qui donne un air de « ville fantôme » à certains paysages de bord de mer, durant le reste de l’année.

     

     

     

              - La zone intermédiaire, elle aussi, a subi un accroissement considérable d’habitants (+ 50%) car elle est très prisée par les jeunes actifs, du fait de sa proximité immédiate avec la côte. Néanmoins, elle n’a pas échappé à la hausse des prix, et il commence à y être difficile d’y trouver un logement à un prix raisonnable, tant pour la location que pour l’achat.

     

     

     

              - Dans le même temps, la zone intérieure qui a, peu à peu, connu une désertification, s’est retrouvée avec un nombre croissant de maisons vides délaissées car inadéquates aux modes de vies actuels, et trop chères à réhabiliter. 

     

     

     

              L’objectif de notre collectif est de dénoncer la situation inquiétante de la gestion du foncier et de l’immobilier, et de faire prendre conscience de l’étendue des domaines qui sont touchés par ce thème là, tout en sollicitant la désobéissance civile.

     

              Nous soutenons la création d’une plateforme spécifique réunissant les différents acteurs locaux autour du thème de la gestion des terres et du logement.

     

             

     

     

     

    § Qu’entendons-nous par « une plateforme » réunissant les acteurs locaux ?

     

     

     

              Il n’est pas facile de répondre à cette question, de se projeter et d’imaginer à quoi peut ressembler une tribune d’échanges d’idées et de propositions d’actions concrètes, qui  n’a auparavant jamais été fait autour de ce thème là. Tout simplement, car nous n’avons pas de projets arrêté, il est en cours de réflexion et de construction, et nous souhaitons solliciter tout le potentiel des habitants, acteurs, impliqués, élus, intéressés locaux que nous rencontrons chaque jour, pour faire avancer ce projet.  

     

     

     

              Tout ce que nous pouvons en dire pour l’instant, c’est que c’est un exercice auquel nous appelons quiconque souhaite vivre et travailler sur le territoire du Pays Basque nord, pour que tout le monde puisse y amener sa contribution essentielle.

     

     

     

              Les différents acteurs locaux devraient davantage se réunir autour de cette problématique là, pour proposer diverses pistes de solutions, ou du moins, des champs d’actions possibles.

     

    Nous pensons qu’il est indispensable que la compétence et le pouvoir de décision, liée à la gestion de la terre et du logement soit enfin remise entre les mains d’une structure adéquate ; et non, au bon gré de promoteurs/acheteurs privés qui surenchérissent 5 fois le prix initial d’un bien, face auxquels se retrouve le villageois démuni et impuissant. Cette situation malheureusement fréquente nous paraît insensée, et éthiquement incorrecte.

     

              Nous constatons aussi, que les municipalités, qui ont, certes, un droit de regard sur les achats et ventes dans leurs villes, sont bien souvent condamnées à n’être que spectatrice de ces transactions, par manque de moyens d’agir et de pouvoir décisionnel.

     

     

     

              Nous lançons donc un large appel auprès de tous ces acteurs : élus municipaux, syndicats, associations ou structures locales existantes ... qui défendez et vous sentez concernés par les valeurs de ceux qui veulent vivre et travailler au Pays Basque nord, à réfléchir ensemble, à la création d’un comité ou d’une assemblée…

     

    Le but étant d’obtenir les compétences et les instruments qui nous manquent à ce jour, pour pouvoir lutter efficacement contre la spéculation et reprendre la gestion des terres qui avaient été abandonnée aux mains des plus riches.

     

     

     

              Notre collectif n’a pas la prétention d’être le créateur de ce nouvel instrument, ni même, d’être ce groupement là d’acteurs, mais nous souhaitons œuvrer au maximum pour faciliter et contribuer à un lieu de rencontre entre les différents acteurs locaux, et ce sera à eux de créer une sorte de plateforme, répondant aux besoins spécifiques du territoire, et aux demandes des habitants, partant des limites auxquelles se heurtent les structures actuelles.

     

     

     

     

     

    § Quels outils de travail et de lutte utilisons-nous pour faire face à la situation actuelle ?

     

     

     

    ü L’auto formation et la diffusion d’information 

     

    Nous pensons que celui qui se sent concerné par la situation doit être capable de chercher et reconnaître les origines du problème par lui-même, qu’il doit être capable de fonder et de renforcer ses propres arguments, tout en se servant de l’information circulant autour de lui et en s’informant des événements qui se passent autour de lui (parution de compte rendus, magazines économiques, participation aux réunions publiques, être au point / du moins, au courant de l’existence de différents organismes publics, lois, instruments…) pour pouvoir juger de lui-même, de la pertinence des réponses ou solutions apportées..

     

    Notre objectif est ensuite de diffuser le savoir acquis, à un plus grand nombre d’intéressés.

     

      

     

    ü   La désobéissance civile

     

    C’est une façon efficace pour stopper ou ralentir une situation critique, ainsi que pour la dénoncer, pour faire circuler l’information sur les murs… Quand nous avons en notre possession une information sur une situation que nous déplorons, c’est un moyen d’action et de diffusion dont nous nous servons. Et comme nous pensons que les actions que nous menons sont légitimes, nous les assumons totalement et c’est donc un outil de lutte qui nous est précieux.

     

       

     

    ü L’autogestion

     

    Parce que nous encourageons la réflexion constante, l’échange d’idées et d’opinions au sein du groupe, nous tenons à n’être sous aucune influence. Nous tenons à nous autogérer pour n’avoir aucune dépendance financière, mais bien évidemment, nous avons des besoins pour pouvoir mener à bien diverses actions. Sur ce point là, nous tenons à souligner notre reconnaissance aux divers Gaztetxe qui nous prêtent leurs locaux gratuitement, ainsi que pour la complicité que nous entretenons avec eux.