• HISTORIKOA

     

    • Zer egin du kolektiboak orain arte?

    Kronologikoki urteka sailkatu ditugu ekimen edo gertakari garrantzitsuenak:

    2008 : herritar talde ttiki batek 2.etxebizitza eta etxe huts kopurua gelditu gabe emendatzen ari zela eta beste borroka tresnak agortzen ari zirela ikusita, erabaki zuen gai horren lantzen segitzea eta egoeraren salatzea.

    Herritarrak egoera horren jakinean ezarri nahi izan genituen. Hortarako, 2.etxebizitza eta etxe huts kopurua salatu nahi izan ginuen. Garaian, eskuratu ahal izan ginuen informazio "berriena" 2006 urteko bigarren egoitza eta etxe huts kopurua izan zen. Beraz zenbaki horrekin kanpaina bultzatu ginuen, 35 864 zenbakia adieraziz. Buruan ginuen, ondoko urteetako zenbakien bilakaera hurbiletik segitzea, salapen kanpaina horrekin norberaren kontzientzien atzartzeko.

     

    2009 : jende berri bat hurbildu zen eta kanpaina serioskiago landu ahal izan ginuen. Afitxak eta otokolanteekin komunikazioa segitu ginuen, eta asamblada bat antolatzen hasi ginen, deneri idekia, gure ezagutarazteko eta hobeki muntatzeko.



    2010 : martxoan "Lurra eta etxebizitza" kolektiboaren lehen asamblada iragan zen. Asamblada hortan, kolektiboa 3 ardatzetan banatu ginuen:

    - Olimpiadak egingo zituen taldea

    - Ekimenetaz eta diru bilketaz arduratuko zen talde bat

    - Informazio bilketa taldea

    Urte berean, Larrainen gertatzen ari zen lur salmenta batean gure jarrera entzunarazi ginuen eta egoera salatu nahi izan ginuen. Australian bizi zen Ziburutar batek Larrainen, mendian, ardientzat baliatzen zen borda bat erosi nahi izan zuen, argi utziz bost aldiz bere prezioa ordaintzeko prest zela. Ziburun manifa bat antolatu ginuen jaun horren etxe antzineraino, eta bertan desadostasuna erakutsi genion.

     

     

    Ondotikolimpiadak antolatu genituen Donibane Lohitzunen, joko absurdoen bidez espekulaziaren egoeraren salatzeko. Hortarako espekulatzaileek erabiltzen dituzten tresnak baliatu genituen, jostailu gisa. Ipar Euskal Herriko toki desberdinetako gazte asko bildu zen.



    2011: urte hura, pentsaketa urte luze bat izan zen, hobeki antolatzeko, eta aintzinerat joaiteko moldeari gogoetatzeko. Kolektiboak iñungo alderdiren pean egoitea erabaki zuen. Gure taldea ahal bezain zabala izatea zen gure nahia, ipar Euskal Herrian bizi den jende guziari idekia izanez. Orduan, beste asamblada bat egin ginuen, eta hiru taldeak batu genituen berriz. Beharra senditu ginuen, eta erabaki ginuen autoformakuntzari lehentasuna emaitea, lege eta lurralde antolaketari buruzko gutienezko ezagutzak sakontzea ezinbestekoa baitzen, horrelako problematikan lan eta implikatu egin nahi bagenuen.



    2012 : Naia, "Lurra eta etxebizitza" kolektiboko kidea atxilotua izan zen.

                

     

     

       

     

    Udan zehar, 5 ekimen antolatuak izan ziren, salaketen segitzeko:

    1) Espekulatzaileen lana salatzeko eta oztopatzeko nahiarekin, autokarabana bat antolatu ginuen Itsasutik Baionara, promotore handien publizitate panel handi horietan banderola bat ezarriz espekulazioaren kontra (promoteur = voleur).

    2) Miarritzen eta orokorkiago kostaldean jasaiten dugun egoera salatu nahi izan ginuen, hiriaren %40a bigarren etxebizitzaz osatua baita! Hortarako, bakantzetan, karriketan eta hondartzan promenan zen jende numbre haundiaz baliatu nahi izan ginuen, trakta banaketa bat egiteko eta banderola bat ezarriz harroketan, beti ere salaketa eta informatze desmartxa horretan.

    3) Saran etxe hutsen problematika salatu nahi izan ginuen . Horretarako, herri erdian dagoen etxe bat hautatu ginuen, 40 urte baino gehiago hutsa eta hetsia atxikia izan dena, sinbolikoki etxe horren ateak irekiz, eta karrikan pasatzen zen jendeari bisitaaraziz.

    4) Itsasun, bigarren egoitza bat duen, jabe batekin harremanetan sartzea saiatu ginen, harekin mintzatzeko asmoarekin. Gure helburua, ikuspunduen trukatzea zen, halanola informatu eta ohartarazi nahi izan ginuen, ohargabean, bigarren etxebizitzek herriari eragiten zuten kalteaz, bizi toki bat kenduz eta herriko bizi kultural, ekonomiko eta sozialean parte hartu gabe gainera.

    5) Lurraren kudeaketa txarra salatu nahi izan ginuen Basusarriko Makila golfean, sinbolikoki hein bateko jende sosdunen aisialdietariko bat adierazten baitu. Horrelako aisialdiek, ekonomikoki eta ekologikoki ere ondorio asko dakarte lurraldeari, adibidez, eliteko kirol bat izanki, inguruetan dauden lurren prezioengan eragiten duen emendaketa nabarigarria da.



    Bukatzeko, urtean zehar idatzitako txosten bat plazaratu ginuen, ipar Euskal Herriko azken 30 urteen bilakaera adierazten duena, arlo nagusietan: lana, biztanleria eta etxebizitza, etxe hutsen egoera ardatz nagusi gisa atxikiz.

    Txosten hori ipar Euskal Herrian bizi diren pertsona famatuei igorri ginuen, baita hemengo 50 enpresa buruei, alderdi politiko guziei eta herriko etxeei, bakotxak bere influentziaz joka dezan. Herriko etxeei igorri dugu, gaitasun asko dituztelako, baina ere 2014ko hauteskundeak hurbiltzen direlakoan, gai horri lot ditezen!



    2013 : txostena eta 43 882 zenbaki berriaren inguruan, lana segitzen dugu. Gaztetxe guzien itzulia egin dugu txostena aurkezteko eta haien laguntzaz eskertzeko.

    Apirilean, asamblada bat konbokatu genuen eta 60 bat lagun bildu ginen. Gaurko egoeraren aurrean, salaketa lana segitzea adostu zen, baina baita ere, eragile talde zabal baten sorkuntza bultzatzea, tokiko egiturak, elkarteak, sindikatak, plataformak...topatuz, haiekin harremanetan sartuz eta ideiak trukatuz, elgarrekin ze egiten ahal den pentsatzeko.

     

     


  • Commentaires

    Aucun commentaire pour le moment

    Suivre le flux RSS des commentaires


    Ajouter un commentaire

    Nom / Pseudo :

    E-mail (facultatif) :

    Site Web (facultatif) :

    Commentaire :